Castellano |
Anatomia
Patologikoko II. Biltzar Birtual Hispanoamerikanarra |
Galego |
Bilera zientifiko bat da, Interneten bidez egina. Azterlan zientifikoak Web orrietan argitaratzen dira. Parte hartzeko, orriok irakurri behar dituzu, eta, posta elektronikoz baliatuz, eztabaidatu autoreekin.
Interneten zabalkunde handiak, Espainian Infoviarenak, ahalbidetu du gaur egun egotea informazio mota oro milaka jenderen eskuetan jartzeko modua. Ondo erabiliz gero, bide hori osagarri ideala izan daiteke ekintza konbentzionaletarako, gure kasuan, profesionalen bilerak egiteko. Izan ere, biltzar birtualek profesional kopuru mugagabe bati aukera ematen diote inforrnazioa, Internet edo Infoviaz, bidaltzeko eta jasotzeko.
Gure ustez, Medikuntzaren espezialitate honen jardueran, oro har, oinarrizkoa da irudiak interpretatzea. Hori horrela dela, gogoan izan behar da nolako aurrerapenak egiten ari diren irudi digitalizatuen fitxategiak sare informatikoaren bidez transmititzeko, aurrerapen horiek aukera ematen baitute gurea bezalako proiektu bat egiteko.
Horregatik guztiagatik, biltzar birtual bat egitea erabaki dugu, eta helburu hauek betetzeko asmoz:
Profesional orok zabalik ditu Biltzarraren ateak, jatorrizko azterlan zientifikorik argitaratu nahi badu. Gaiak Anatomia Patologikoa, Zitologia eta Anatomia Patologikoari aplikatutako Biologia Molekularra dira.
Autorea izan zaitezke, komunikazioren bat aurkeztuz, edo parte hartzaile huts. Kasu guztietan, dohainik da inskribitzea. Oro har, autoreak Biltzarrera poster bat bidaltzen dutenak dira, parte hartzaile guztiek aztertzeko. Parte hartzaile huts direnek ez dute lan zientifikorik bidaltzen, baina parte har dezakete aurkeztutako lanak eztabaidatzen.
Biltzarrak aldi bi ditu:
- Biltzarraurrea. 1997ko urriaren 1998ko maiatzaren 31 bitartean. Aldi horretan epea zabalik dago inskripzioak egiteko, laburpenak eta lan osoak bidaltzeko. Bitarte horretan, onartutako laburpenak erakutsiko ditugu, parte hartzaile erregistratuek irakurtzeko aukera izan dezaten.
- Biltzar irekiaren aidia. l998ko uztailaren 31 bitartean. Aldi horretan, parte hartzaileek lan guztiak irakurri eta autoreekin eztabaidatuko dituzte, baita hizlariek aurkeztutako gai monografikoak ere.
Ezer ere ez. Dohainik da, guztiz, Biltzar honetarako inskripzioa.
Espainola da.
Komunikazio-eredu batzuk daude, nahi izanez gero, zeureak beraien arabera egiteko. Gainera, instrukzio batzuk prestatu ditugu zeure lana Interneten argitaratzeko modua izan dezazun. Instrukziootan Web orriak sortzeko informazioa duzu eskueran, eta plantila batzuk ere bai, horrela errezago egingo dituzu eta.
HTML orria nola egiten den guztiz ezezaguna bada zuretzat, baduzu lana beste formato batean bidaltzako aukera.
Dena den, Antolakundeak, ahal duen neurrian, laguntza teknikoa emago die parte hartzaileei, aurkeztu nahi dituzten lanen Web orriak sortzeko. Horretarako, gurekin hitz egin; hona hemen helbidea:
Bai, hala da. Biltzarraren ondoren, CD bat bidaliko diegu autore guztiei, Biltzarraren edukiak edukiko dituena.
Biltzarra amaitu ondoren, urtebetez egongo da Interneten kontsultatzeko, zeuk kontrakoa espreski agintzen ez badiguzu.
Complejo Hospitalario Materno-Insular de Las Palmas de Gran Canaria
Complejo Hospitalario de Ciudad Real
Hospital Virgen de la Concha de Zamora
.
Biltzar honen gainean informazio gehiago nahi baduzu, hitz egin gurekin:
Informazio orokorra:
Con la colaboración de Osakidetza / Servicio
vasco de salud.
Con el soporte tècnico de Universidad de
Castilla La Mancha